2016(e)ko uztailaren 10(a), igandea

2016_06_11-Frondiellako tontorrak Respomusoko aterpetik (3.060m)

SARRERA
Mikelekin gelditzen naiz Iruña ondoan dagoen autopista peajean, Zuastin, bertatik Tenako bailarara joateko, asteburu honetako plana, Frondiellatara igotzea, posible baldin bada Ursi bidetik (240m/6a) eta hurrengo egunean, Respomuso inguruan jarriko genuen denda kanpaina batu eta Balaitusera igo ondoren Diagonal haundia jaisteko La Sarrarte.
Asteburua aurrera joan zen heinean, beste batzuetan bezala, mendiaren baldintzak eta eguraldia zela eta, planak guztiz aldatu behar izan genituen, hala ere Frondiellatara igotzea lortu genuen bide normaletik eta Balaitus Latourreko bretxatik, orain dela bi negu bertatik intentau giñun ta espinatxo hori sartuta geneukan oraindik.

FITXA TEKNIKOA:

·         Ibilbidea: La Sarra-Respomuso-Frondiellaseko tontorra-Respomuso
·         Hurrengo egunean: Respomuso-Latour-Balaitus-Respomuso-La Sarra
·         Zailtasuna: Erraza
·         Desnibela: 1500m

ERREPORTAIA:
Ondo lo egin da gero, lasai gosaltzen dugu La Sarrako jatetxearen ondoan dagoen etxolan, eta motxilak ondo prestatzen ditugu, pisuak ondo banatuz eta ahalik eta arinen gorantza ateratzeko. Egun luzea daukagu aurretik eta arrastian zehar egin dezakeen beroak zer esan handia izan dezake gaurko abentura.


Igoera astuna Respomusoko aterperaino, luzea egiten dena eta lasaitasunez hartzea gomendagarria dena. Hemen ibilbide honen erreportaia_LINKA
Behin aterpera helduta, aterpeko zaindariei galdetzen diegu ea non molestatzen diegun gutxien eta denda jartzen dugu, zerbait jan eta Ursi bidea igotzeko trastoak prestatzen ditugu.



Paraje ederra daukagu gure kanpamendu basearen ondoan



Respomusoko aterpea eta bere atzean Frondielletako tontorrak


Lehen elurteetara heltzen gara, pisu asko daramagu gainean eta uste genuen baino elur gehiago dago.


Costilleru ingurua


Metroak irabazten jarraitzen dugu, ezkerraldean Bondidier ertza, oso interesgarria iruditu zitzaigun


Baina gu goazen tokirantza eguraldia ez dago oso ondo, laino asko eta haize hotza.


Facha eta Terrabay inguruan bestalde, zerua garbiago dago


Momentu batez lainoak zabaltzen du eta Ursiko linea zuzena ikusten uzten digu



DavidMalabista blogetik ateratako krokisa

Bidearen hasierara hurbiltzen gara eta sarrerako rimayaren egoera oso txarra da, eta lainoaren efektuagaitik arroka busti xamar dago eta horretaz aparte eguraldiak ez digu asko hormatik gora igotzera animatzen. Beste baterako uztea hoberena izango dela uste dugu eta Frondielletako leporantza bidea hartzen dugu, bertan zerbait jateko eta motxilak hortxe uzteko.


Hemetik gora falta zaiguna, Combe Wallonetik gora jarraitzea da, PD graduazioa duen kanal txiki batetik, inongo arazorik ez duena, igoera normala, zapaldua dagoena eta zailtasun bakarra desnibela gainditzea dela.


Apurka metroak igotzen, apur bat desmotibatuta, baina 3 hirumilako egiteko aukera badugu, batzuentzako eguneko erronka dena, gaur honekin konformatu beharko. Ursi bidea oso polita iruditzen zitzaigun, estilo alpinokoa eta arrokaren kalitatea ikaragarria dekona, bueltatuko garenaren dudarik ez dekot. Leoudemour kontrafuertetik gora igotzen da.


Mikel azken metroak egiten



Tontorrean, Pico de la Frondiella (3.060m)



Frondiella Central (3.049m)


Bueltan jarraituz gero, metro errez batzuk eginda, Frondiella Norte egiten da (3.043m)


Jeitsiera, leku berdinetik, jeitsierak ez dauka inongo zailtasunik.


Balaitus mendia, behekaldean Latourreko ertza ikusten da, eta bertatik tontorrera igo behar den azken malda.



Respomusorantza

Eguna aurrera joan ahala, hobera egin du. Biger ie eguraldi ona dekogun Balaitusera igotzeko.

Elur neberoak ahalik eta gehien luzatzen doguz kranpoiak ahalik eta beherago kentzeko


Kanpamendu basean




Afarie prestetan


Azken argiak (argazki hauek Mikelek ateratakoak dira)


Gran Facha (3.005m)



Gabon

iruzkinik ez: