2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

2018_02_08-Ceillac.Easy Rider (70m-II/3)

Otsaila, Piriniotan eguraldio oso txarra, oporrak hartuta ta azkeneko momentuan Ecrinsetara bueltatzea erabakitzen dugu. Abenduan egon arren, hasierako plana Cerdanya, Ariege eta inguru horretara joatea zan, baia bidean autopistako egoera ikusita harantza joan giñan, lau egun, lau bala, eguraldi oso ona ta zero azpitik momentu oro.

Lehen egunean heldu giñan ta Sombre Herosera (II/5/120m) sartu giñan, handik Easy Rider erraza ta polita ikusi genuen ta bertara hurbildu giñan. Azkenean bidaiaren nekea nabaritzen zen eta aurretik egunak genituenez ez genuen fortzatu nahi, kaskada erraza ta oso arina, tirada bakar batean egin genuen, Mikelek eginda zeukan ta neuk zabaldu nuen, tirada batean goikaldean dauen zuhaitzetara heldu giñan.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: S. Troussier, y JM Troussier en 1980.
  • Zailtasuna: II/3
  • Luzera: 70m
  • Jeitsiera: Edo bidea rapelatzen edo goikaldeko GRa hartuz bide normaletik jeitsiz
 Txastimendiak blogeko topoa.

ERREPORTAIA:

Bilgunea bidezkatik ikusite.


Lehen erresaltean bi torlojugez bilgunetxu bat in genuen ta hasieran dekon maldatxue kenduta, goikalde guztie erraza da.



Mikel bilgunera heltzen, goikaldeko zatian izotz gutxi ta elur asko.


Behetik igotzen ari zirenez, GR-ra doan bidezka hartu genuen ta handik 10 minututan kotxera heldu giñan.


lehen eguna, nekatuta baie pozik, aurretik zetorrenagaz motibauta, kañitatxu bet Ceillac-en.


Ceillac-eko herritxoa


Hurrengo goizean goizetik esnatu giñan ta Les Formes du Chaos famatua egin genuen.

iruzkinik ez: